2009/06/03

Hatortxu rock

Ekainaren 19, 20 eta 21ean Hatortxu rock festibala izango dugu Iruñean. Euskal herriko talderik inportanteenak egongo dira haien kontzertuak eskeintzen, haien artean Lekunberriko Berri txarrak taldea, Iruñako Kerobia taldea, Ekon, Gobernors,...
Festibalaren web orrialdean agertzen dira bertara joateko dauden autobusak, antolatutako bidaiak, sarreren prezioak... Anima zaitez! Bertan kontzertuak ez bakarrik, jaialdi giro on bat egongo baita. Hauxe da web orrialdea www.hatortxurock.org

2009/06/02

2009/06/01

Green day; diska berria kalean

Green day taldeak bost urte luzeren buruan atera du bere azken diskoa: 21st century breakdown. Ameriketako Estatu Batuetatik datorkigu talde hau, Punk-rock musika estiloa duena. 1987. urtean sortu zen eta orain arte jarraitzen du zarata egiten. Ez dira Euskal Herritik pasatuko haien kontzertuak eskeintzeko, baina Bartzelona eta Madrilen egongo dira. Dookie izeneko diskoa atera zuten 1994. urtean eta horrek bira eman zion punk munduari, beraz esan dezakegun Green day punk-aren munduan talde inportantea dela. Mundu osoan 60 miloi diska inguru saldu dituen taldea da eta bere karrera osoan zehar sari musikal asko erabili ditu. Hona hemen bere songle berriaren bideoa:

Brian May; Queen taldeko gitarrista



Brian May 1947ko Uzatailaren 16an jaio zen Hampton-en, Londreseko hiri batean. Mundu osoan famatua da rock munduko talderik garrantzitsuenetariko batean izateagatik: Queen. Munduko gitarristarik importantetzat hartu izan da, gau egungo artista askoren influentzia baita, haien artean Joe Satriani, Slash, Steve Vai, Kirk Hammett, Thom Yorke,... daude. Gitarraz aparte teklatua jo eta abesten zuen ere. Freddie Mercury-kin batera Queen taldeko partehartzailerik inportanteena da. Brian May ezaguna da ere gitarra askotan txanpon batekin jotzen zuenako soinu berezia ateratzeko. Honetaz aparte lau diska argitaratu ditu bakarlari moduan eta Fisikan eta Astronomian lizentziatua da. Hemen ikus ditzakezue zein ondo jotzen duen gitarra. We will rock you bideoa , Bohemian Rhapsody bideoa