2009/06/03

Hatortxu rock

Ekainaren 19, 20 eta 21ean Hatortxu rock festibala izango dugu Iruñean. Euskal herriko talderik inportanteenak egongo dira haien kontzertuak eskeintzen, haien artean Lekunberriko Berri txarrak taldea, Iruñako Kerobia taldea, Ekon, Gobernors,...
Festibalaren web orrialdean agertzen dira bertara joateko dauden autobusak, antolatutako bidaiak, sarreren prezioak... Anima zaitez! Bertan kontzertuak ez bakarrik, jaialdi giro on bat egongo baita. Hauxe da web orrialdea www.hatortxurock.org

2009/06/02

2009/06/01

Green day; diska berria kalean

Green day taldeak bost urte luzeren buruan atera du bere azken diskoa: 21st century breakdown. Ameriketako Estatu Batuetatik datorkigu talde hau, Punk-rock musika estiloa duena. 1987. urtean sortu zen eta orain arte jarraitzen du zarata egiten. Ez dira Euskal Herritik pasatuko haien kontzertuak eskeintzeko, baina Bartzelona eta Madrilen egongo dira. Dookie izeneko diskoa atera zuten 1994. urtean eta horrek bira eman zion punk munduari, beraz esan dezakegun Green day punk-aren munduan talde inportantea dela. Mundu osoan 60 miloi diska inguru saldu dituen taldea da eta bere karrera osoan zehar sari musikal asko erabili ditu. Hona hemen bere songle berriaren bideoa:

Brian May; Queen taldeko gitarrista



Brian May 1947ko Uzatailaren 16an jaio zen Hampton-en, Londreseko hiri batean. Mundu osoan famatua da rock munduko talderik garrantzitsuenetariko batean izateagatik: Queen. Munduko gitarristarik importantetzat hartu izan da, gau egungo artista askoren influentzia baita, haien artean Joe Satriani, Slash, Steve Vai, Kirk Hammett, Thom Yorke,... daude. Gitarraz aparte teklatua jo eta abesten zuen ere. Freddie Mercury-kin batera Queen taldeko partehartzailerik inportanteena da. Brian May ezaguna da ere gitarra askotan txanpon batekin jotzen zuenako soinu berezia ateratzeko. Honetaz aparte lau diska argitaratu ditu bakarlari moduan eta Fisikan eta Astronomian lizentziatua da. Hemen ikus ditzakezue zein ondo jotzen duen gitarra. We will rock you bideoa , Bohemian Rhapsody bideoa

2009/05/23

Abbey road; The beatles show


Datorren astean Bilboko kafe antzokian Abbey road taldea izango dugu, The Beatles taldea omentzen duen talde ospetsuenetariko bat. Talde honek 2000 kontzertutik gora eskeini ditu mundu osoan zehar. Kafe antzokian emango duten ikuskizuna 1962-1970 urte artean The Beatles-ek egindako abestiena izango da. Instrumentuak eta jantziak haiek erabilitako berdinak izango dira; Vox anplifikadore zaharrak, Rickenbacker, Gretsch, Gibson Casino eta Fender Stratocaster kitarrak, Hofner eta Rickenbacker markako baxuak eta Ringo Star-ek erabiltzen zuen Ludwig bateria. Maiatzaren 30ean, 9:30tan hasiko da kontzertua, sarreren prezioa aurresalmentan 18 eurotakoa da.Hauxe da haien bideo bat. Anima zaitez!!

2009/05/21

Kerobia, diska berria Maiatzaren 26an


Datorren astean Kerobiaren trilogiako bigarren zatia izango dugu kalean. Iaz jaso genuen lehenego zatia "Materia organikoa eta gainerakoa" eta laster "Papera eta kartoia izango dugu". Ezntzungai dago haien myspace-en single berria: "Nondik irtetzen da barrura". Kerobia Nafarroako taldea da eta lau kide ditu bere taldean; Xabi, Mikel, Alberto eta Mikel. 2001ean sortu zen eta orain arte jarraitzen du, Hatortxu rock-en izango ditugu laster, Iruñean. Haien influentzia nagusiak The beatles, Coldplay, The fray... dira.

2009/05/20

Bob Dylan


Bob Dylan (Robert Allen Zimmerman) 1941eko Maiatzaren 24an jaio zen Ameriketako Estatu Batuetan, Minesotan. Konpositorea eta Olerkaria da. Dylanek jotzen dituen instrumentuak gitarra, teklatua eta harmonika dira. Bere letretan gehienetan politikari buruz eta filosofiari buruz hitz egiten du. Gerraren kontrako abestiak idatzi ditu, honen adibide gisa "Blowin in the wind" abesti famatua daukagu. Hainbat musika estilotan mugitu da orain arte; country, folk, blues, rock... Aipatzekoa da ere behin baino gehiagotan izendatua izan dela nobel sarirako. Hona hemen Bob Dylan-en bideoa:

2009/05/19

lacuerda.net

Hemen aurkezten dizuet web orrialde bat, non aurkitu ditzakezue gitarra ikasteko lehenengo pasusuak, abestien akordeak... Niri asko lagundu dit, hala ere uste dut beharrezkoa dela ere irakasle baten laguntza, baina honekin nahikoa duzue oinarrizko pausuak emateko. Bertan akordeak ez bakarrik, abestien ezagunen tablaturak ere aurki ditzakezue: lacuerda.net

2009/05/18

Heavy metal-a

Heavy metal-a musika genero mota bat da, rock 'n roll-a, musika klasikoa eta blues-a nahasten duena. 60. hamarkadan sortu zen Erresuma batuan eta genero honetan erabiltzen diren instrumentu nagusiak hauek dira; gitarra elektrikoa, bateria, baxu elektrikoa, eta noizbait teklatuak. Genero honen barruan gaur egun talde asko sailka ditzakegu; 2.3.1 Folk metal, Thrash metal, Death metal, Black metal, Power metal, Metal progresivo, Doom metal, Gothic metal, Metal industrial, Groove metal, Metalcore, Nu metal... Hemen Euskal Herrian Heavy Metal-eko talde ezaguna Su ta gar dugu. Su ta gar 1987. urtean sortu zen Eibarreko lau lagunez osatuta: Aitor Gorosabel Garai, Asier Osoro, Xabier Bastida eta Borxa Arrillaga. Haien diskografia 10 diskaz osatuta dago eta orain arte taldea bizireik jarraitzen du, azken kontzertua duela bi aste eman baitzuten bilbon fever aretoan. Hona hemen su ta gar-en abesti ezagun baten bideoa.

2009/05/17

Azkena rock festival


Asteburu honetan Azkena rock festival izan dugu Gasteizen, Maiatzaren 14, 15 eta 16an. Bertan rock- aren munduko talde famatuak izan ditugu; Juliette lewis, The Breeders, Soul asilum, Alice Cooper... Baina edizio honetako talderik garrantzitsuena larunbatean izan genuen; The black Crowes. Urte honetako festibal honetako datak aldatu izan dira, orain arte beti irailean zen baina jende gehiago etorriko zelakoan maiatzean egin dute. The black crowes taldea 1986an sortu zen Chris Robinson eta Rich Robinson anaiekin. Haien diskografia bederatzi diskaz osatuta dago; Shake Your Money Maker ,The Southern Harmony And Musical Companion, Amorica , Three Snakes and One Charm , By Your Side , Live at the Greek , Lions , Live eta Warpaint. The Black crowes hard-rock-eko banda bat da eta haien eragin nagusiak 70. hamarkadako rock-a eta Estatu Batuetako blues-a dira.

2009/05/12

Angus Young

Angus McKinnon Young 1955eko Martxoaren 31an jaio zen, Glasgow-en. Gitarrista da munduko talde ezagun batean: AC/DC. Bere anaiarekin batera, Malcolm young, sortu zuen AC/DC taldean 1973an. Denbora joan ahala Angusek hasi zuen jotzen eskolako uniformearekin, eta gaur egun ikono bat da bere uniformea. Angus Young-ek bere kontzertuetan gitarra mota batzuk erabiltzen ditu gehienetan; Gibson markakoak. Hala ere, beste gitarra motak ditu: Telecaster, Gibson firebid... Gitarrista famatu hau Chuck Berry beneratu egiten du, horrexegatik bere kontzertuetan beti Chuck Berry-k egiten zuen "ahatearen dantza" egiten du. AC/DC taldea duela hilabete bat izan genuen Bilbon. Ni bertan egon nintzen eta esan beharra dago Angus gitarrista handia izaten jarraitzen duela nahiz eta 54 urte izan. Hemen duzue AC/DC-ko bideoa: disfrutatu eta ikusi zer den gitarra elektrikoa ondo jotea.

2009/05/11

Gitarra elektrikoa


Gitarra elektrikoa Estatuu batuetan asmatu zen, hogeigarren mendean. Instrumentuen barruan elektrofonoen barruan sailkatzen da; metalezko sokak ditu eta bere soinuaren intentsitatea eta bolumena handitu daiteke anplikadoreen bitartez. Hauek dira gitarra elektrikoak dituen atalak; 1. Clabijeroa, 2. Zubitoa, 3. Kabila, 4. Koskak, 5. "Alma" edo mastako teinkatzailea, 6. Posizioko markagailuak, 7. Diapasoia, 8. Lepoa, 9. Gorputza, 10. Pastillak edo mikrofonoak, 11. Bolumeneko kontrolak, 12. Zubia, 13. Babeslea. Esan dezakegu gitarra elektrikoa nahiko instrumentu modernoa dela eta musiko estilo desberdinetarako erabiltzen da; heavy metal, metal, rock... Hementxe duzue Pachelbeleko canonaren bideoa

2009/05/05

Gitarra akustikoa


Gitarra akustikoa gitarra klasikoaren antzekoa da. Honek metalezko sokak ditu haren soinua bibrazioen bitartez sortzen da. Soinu hau handitzeko anplifikadorea erabil daiteke, edo nahi izanez gero bakarrik jo dezakegu. Gitarra honen erresonantzia kutxa gitarra klasikoek dutena baino handiagoa da, masta finagoa da eta traste gehiago ditu. Lehen esan bezala sokak metalezkoak dira, horrek eragiten du soinu potenteagoa ateratzea. Gitarra mota hau normalean musika estilo hauetan erabiltzen da; pop, rock, folk, country... Azkenik esan beharra dago gitarra honen soinua agudoagoa dela. Ondoren kontzertu baten abesti baten bideoa ikusiko dugu, non erabiltzen dira gitarra akustikoak

2009/04/28

Paco de Lucia: espainako gitarrista famatua

Paco de Lucía (Bere benetazko izena: Francisco Sánchez Gómez) 1947ko abenduaren 21ean jaio zen Cadizen. Bere obra edo ia lan guztiak flamenkoaren inguruan eginak dira, azken urteotan fusioak egin ditu jazz-a eta flamekoarekin. Hainbat sari jaso ditu bere lanari esker eta bere estiloan gitarristarik onenetariko bat da gaur egun.Hementxe duzue Paco de Lucia-re abesti famatuaren bideoa: Entre dos aguas.

2009/04/21

GITARRA: Ezaugarriak eta historia


Gitarra klasikoa sokazko instrumentua da, zaharra den musika tresna da eta musika estilo askotarako erabil daiteke. Normalean sei soka ditu, hala ere gehiago ala gutxiago izan ahal dituzte, haiekin soinu grabeak eta agudoak atera daitezke. Gitarrak erresonantzia kutxa du soinua ateratzeko, masta bat, non diapasoi bat dago eta horren gaineak trasteak daude, ahalbidetzen dutenak tonu aldaketak.

Gitarra afinatzeko teknika

Hona hemen gitarra afinatzen ikasteko laguntza bat, soka bakoitzak nota batean egon behar du afinatuta. Bideo honetan agertzen dena gehienetan erabiltzen den afinazioa da