2009/05/17

Azkena rock festival


Asteburu honetan Azkena rock festival izan dugu Gasteizen, Maiatzaren 14, 15 eta 16an. Bertan rock- aren munduko talde famatuak izan ditugu; Juliette lewis, The Breeders, Soul asilum, Alice Cooper... Baina edizio honetako talderik garrantzitsuena larunbatean izan genuen; The black Crowes. Urte honetako festibal honetako datak aldatu izan dira, orain arte beti irailean zen baina jende gehiago etorriko zelakoan maiatzean egin dute. The black crowes taldea 1986an sortu zen Chris Robinson eta Rich Robinson anaiekin. Haien diskografia bederatzi diskaz osatuta dago; Shake Your Money Maker ,The Southern Harmony And Musical Companion, Amorica , Three Snakes and One Charm , By Your Side , Live at the Greek , Lions , Live eta Warpaint. The Black crowes hard-rock-eko banda bat da eta haien eragin nagusiak 70. hamarkadako rock-a eta Estatu Batuetako blues-a dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario